Itxi

Futbola

LaLiga (4. jardunaldia)

Reala - Bartzelona eta Athletic - Real Madril partidak, irailaren 15ean

Erredakzioa

Ligak laugarren jardunaldiko ordutegiak iragarri ditu. Txuri-urdinek Barça izango dute aurkari Anoetan, 16:15ean. Zuri-gorriek Real Madrilen aurka jokatuko dute San Mamesen, 20:45ean.

  • Williams eta Sergio Ramos. Argazkia: EFE

    Iñaki Williams eta Sergio Ramos iragan denboraldiko Athletic - Real Madril partidan. Argazkia: EFE

Ligak laugarren jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak publikatu ditu astelehen honetan. Irailaren 15ean Realak Bartzelona izango du aurkari Anoetan, 16:15ean. Athleticek, aldiz, Real Madrilen aurka jokatuko du San Mamesen, 20:45ean.

Bestalde, Eibarrek Atletico Madrilen aurka jokatuko du Wanda Metropolitanon larunbat horretan (irailak 15), 13:00etan. Irailaren 16an, igandean, Alavesek Valladolidi egingo dio bisita, 18:30ean.