3. Maila
20. jardunaldia
Hirugarren Maila: Laudiok lidertza berreskuratu du
Erredakzioa
Sestaoren porrotaren ostean arabarrek sailkapeneko burua berreskuratu dute. Nafarroako multzoan Tudelanok lidertzan sendo jarraitzen du.
Hirugarren Mailako laugarren multzoan Laudiok lidertza berreskuratu du Sestao Riverrek Santutxuren aurka 1-0 galdu ostean. Arabarrek 5-2 gainidtu zuten Aurrera eta 46 punturekin lidertzan jarri dira, bakarrik. Durangoko Kulturalak hirugarren postuan jarraitzen du nahiz eta Baskoniaren aurka 1-1 berdindu eta Amorebietak Lagun Onaken aurka galdu zuen Azpeitian, baina playoffetako laugarren postuari eutsi dio.
Sailkapeneko azkenengo postuetan Aurrerak eta Amurriok jarraitzen dute 14 punturekin eta Elgoibar ere behean sartu da 19 punturekin Beasainen aurka galdu eta gero.
Emaitzak:
Lagun Onak 1-0 Amorebieta
C. Durango 1-1 Baskonia
Laudio 5-2 Aurrera
Beasain 1-0 Elgoibar
Zamudio 1-0 Zarautz
Eibar B 2-0 Leioa
Santutxu 1-0 Sestao River
Portugalete 1-1 Arenas
Gernika 0-0 Santurtzi
Zalla 0-0 Amurrio
En el grupo navarro, el Tudelano sigue como líder indiscutible con 52 puntos seguido del Valle Egües con 41. Mutilvera con 39 puntos e Izarra con 36 ocupan las otras posiciones de playoff. En la zona baja de la tabla conitnúan el Peña Azafresa y el Ardoi y entra el Idoya.
Nafarroako multzoan Tudelanok sendo jarraitzen du lidertzan 52 punturekin. Valle Eguesek bigarren jarraitzen du 11 puntura eta Mutilverak hirugarren postua du 39 punturekin. Izarrak 36 punturekin playoffetako azken postua du. Beheko postuetan Peña Azagresak eta Ardoik jarraitzen dute eta Idoya sartu egin da.
Emaitzak:
Iruña 1-1 Tudelano
Huarte 0-1 San Juan
Txantrea 1-1 Izarra
Mutilvera 4-0 Ardoi
Aoiz 0-0 Valle Egües
Pamplona 2-1 Oberena
Lagun Artea 2-o Cirbonero
Lourdes 2-0 Peña Azagresa
Idoya 2-3 Aluvion
River Ega 0-0 Murchante