Itxi

Futbola

Errege Kopa

Osasunak, Gernikak eta Tudelanok bigarren txanda jokatuko dute gaur

Erredakzioa

Talde gorritxoak Reusen aurka jokatuko du Sadarren, 20:00etan. Gernikak, aldiz, Sant Andreuren aurka jokatuko du Bartzelonan, 20:30ean. Tudelanok Melillan jokatuko du, 20:45ean.

  • Gernika-Cultural Durango. Argazkia: EiTB

    Gernikako jokalariak Cultural Durangori sartutako gola ospatzen. Argazkia: EiTB

Errege Kopako bigarren txandako kanporaketak jokatuko dira asteartea eta osteguna bitartean. Bigarren Mailako taldeak sartuko dira lehian txanda honetan, eta Osasuna, Gernika eta Tudelano izango dira euskal ordezkariak. Mutilverak ere gainditu zuen lehen kanporaketa, baina zuzenean sailkatu da hirugarren txandara.

Osasunak Sadarren jokatuko du, Reusen aurka, asteazkenean, 20:00etan; Gernikak Bartzelonan jokatuko du, Sant Andreu Hirugarren Mailako taldearen aurka, 20:30ean; eta Tudelanok Melillan jokatuko du bertako taldearen kontra, 20:45ean.

Bigarren txandako kanporaketak:

Irailak 11, asteartea:

Mallorca - Oviedo (1-0)

Malaga - Almeria (1-2)

Irailak 12, asteazkena:

18:00 Ebro (2B) - Murtzia (2B)

19:30 Ontinyent (2B) - Jaen (3)

20:00 Lleida (2B) - Compostela (3)

20:00 UCAM Murtzia (2B) - Racing Santander (2B)

20:00 Alcorcon - Extremadura

20:00 Osasuna - Reus

20:30 Sant Andreu (3) - Gernika (2B)

20:30 Leonesa (2B) - Fuenlabrada (2B)

20:30 Calahorra (2B) - Castello (2B)

20:45 Melilla (2B) - Tudelano (2B)

20:45 Villanovense (2B) - Badalona (2B)

20:45 Lorca (3) - Unionistas Salamanca (2B)

21:00 Zaragoza - Deportivo

21:00 Cartagena (2B) - UD Logroñes (2B)

22:00 Tenerife - Cadiz

22:00 Cordoba - Nastic

Irailak 13, osteguna:

20:00 Numantzia - Sporting Gijon

20:00 Albacete - Lugo

22:00 Las Palmas - Rayo Majadahonda

22:00 Elx - Granada