Itxi

Futbola

Ohar baten bitartez

Ali Sayed indiarrak Racing Santader taldea erosi duela jakinarazi du

Erredakzioa

Talde kantabriarraren erosketa baieztatu du "Kantabriako Gobernuak eta Kirol Kontseilu Gorenak salerosketa onartu ondoren".

Ashan Ali Sayed enpresari indiarrak jakitera eman du Racing Santander taldea erosi duela. "Erosketa ofizialki baieztatzen dut Kantabriako Gobernuak eta Kirol Kontseilu Gorenak salerosketa onartu ondoren", eman zuen jakitera Ashan Ali Syedek bere bulegotik bidalitako ohar baten bitartez.

Oharrak dio "erosketa behin betikoa" dela (nahiz eta akzioen gehiengoa duen Dunviro SL enpresak ez duen oraindik baieztatu) "prozesu luze eta landu" baten ondoren. Prozesu horretan Ahsan Ali Syedek "proiektua aurrera eramateko duen indar eta lamen finantzarioa" aztertu zen.

Western Gulf Advisory Asset and Wealth Managementeko (WGA) presidenteak adierazi du "oso pozik" dagoela "Racingeko jabe berria izatearren" eta bere helburua "Racing talde arrakastatsua egitea da Espainia eta Europa mailan".