Futbola
40 urterekin
Van der Sarrek maiatzean esango dio futbolari agur
Erredakzioa
2005. urtean heldu zen holandarra Old Traffordera eta 245 partida jokatu ditu 'Deabru Gorrien' elastikoarekin. Bi liga eta Txapeldunen Liga bat irabazi ditu Manchester Unitedekin.
Manchester Unitedeko Edwin Van der Sarrek maiatzean esango dio futbolari agur, aurtengo Premierreko denboraldia bukatzean.
Holandarrak 40 urte ditu eta 2005. urtean heldu zen Old Traffordera, Fulhametik. 245 partida jokatu ditu ''Deabru Gorrien'' elastikoarekin eta Ligako hiru titulu eta Txapeldunen Ligako bestete bat irabazi ditu (2008.ean).