Itxi

Futbola

Beste baterako aukerarekin

Sergio Busquetsek 2015. urtera arte luzatu du kontratua Barçarekin

Erredakzioa

Erdilari katalanaren etete klausula 150 milioi eurokoa dela jakinarazi du FC Bartzelonak.

FC Bartzelona Sergio Busquetsek 2015. urtera arte luzatu du klubarekin zuen kontratua, beste baterako aukerarekin, eta bere etete klausula 150 milioi eurokoa dela jakinarazi du talde katalanak.

Aurreko astean hitzartu zen kontratua, baina taldearen eta Sandro Rosell presidentearen konpromisoen ondorioz atzeratu egin da hitzarmenaren aurkezpena.