Itxi

Futbola

BBVA Liga

Neguko merkatua: Sevilla ondo indartu da eta Espanyol, ahuldu

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Rakitic eta Medel fitxatu ditu talde andaluziarrak. Katalanek, ordea, Victor Ruiz eta Didac Vila galdu dituzte.

Neguko merkatuan BBVA Ligako talde asko fitxaketak egiten ari dira eta jokalari oso onak iristen ari dira Espainiako Ligara. Baina, jokalari batzuk datozen moduan kalitatezko jokalariak ere beste liga batzuetara joan dira.

Sevillaren eta Espanyolen kasuak oso ezberdinak dira neguko merkatu honetan. Espanyol ahuldu egin dela esan dezakegu eta Sevilla indartu egin da. Talde katalanak Pochetinoren taldean ohikoak eta hasierako hamaikoan sartzen ziren bi jokalari galdu ditu, Didac Vila eta Victor Ruiz. Didac Vila Milanek fitxatu du lau milioi eurogatik. Ezker hegaleko defentsa da Vila eta 22 urte ditu. Adin bera du Victor Ruiz erdiko defentsak. Napoles taldeak fitxatu du Victor Ruiz sei milioi eurogatik.

Sevillak, bestalde ez du jokalaririk galdu neguko merkatu honetan eta bi fitxaketa on egin ditu. Ivan Rakitic kroaziarra fitxatu dute 1,5 milioi eurogatik. Schalke 04 taldean jokatzen zuen eta ekainan bukatzen zitzaion talde alemaniarrarekin lotzen zuen kontratua. Rakitic joko sortzailea da, zelai erdian jokatzen du. Medelek 23 urte ditu eta Boca Juniors taldetik dator. Lau urte t''erdirako sinatu du kontratua. Zelai erdiko jokalari defentsiboa da. Erdiko defentsa moduan eta eskuin hegaleko defentsa moduan joka dezake.