Futbola
Real Madril-Sevilla
Kopa: Pedro Leon eta Gago, deialditik at borrokan aritzeagatik
A.B.
Erredakzioa
Argentinarraren sarrera batek espainiarraren haserrea eragin zuen, eta bata besteari irainak egiten hasi ziren. Taldekideek banandu behar izan zituzten aldageletan.
Real Madrilen ez da giro. Osasunaren aurka galdu (1-0) ondoren eta Sevillaren aurka jokatu beharreko Errege Kopako partida baino bi egun lehenago tentsioa ugaritu egin zen.
Marca egunkariak publikatzen duenez, asteleheneko entrenamenduan Fernando Gagoren eta Pedro Leonen artean haserre gogorra izan zen. Gagok sarrera egin zion Pedro Leoni eta murtziarrak irainka erantzun zion. Entrenamenduak aurrera jarraitu zuen, baina tentsioa handitzen joan zen. Pedro Leon ez zegoen ados Gagok emandako azalpenekin eta sarrera itzuli zion.
Haserrea ez zen berdegunean bukatu. Aldageletan elkarrekin mokoka jarraitu zuten bi jokalariek eta taldekideek tartean sartu behar izan zuten bien artekoa baretzeko. Hau guztia ikusita, Mourinho entrenatzaileak Sevillaren aurkako partidarako deialditik at utzi ditu biak.