Itxi

Futbola

Errege Kopa (Almeria-Baça)

Barça lesionatuekin barne eta Almeriak penalti jaurtiketak landu ditu

A.B.

Erredakzioa

Puyol, Iniesta eta Jeffren deialditik at geratu dira min hartutik daudelako, baina taldekideekin bidaiatu behar izan dute Almeriara.

Asteazken honetan (20:00etan) jokatuko da Errege Kopako Almeria-Bartzelona itzulerako partida. Joaneko norgehiagokan Bartzelonak 5-0 irabazi zion talde andaluziarrari eta badirudi Juegos del Mediterraneo zelaian jokatu beharreko partida arazorik gabe geratuko duela.

Almeriak badaki ia ezinezkoa dela joaneko partidako 5-0ekoa iraultzea, baina esperantza txikiren bat badute azken entrenamenduan penalti jaurtiketak landu baitzituzten.

Bartzelonak jokalari guztiak eraman ditu Almeriara; Lehen taldeko 20 jokalariak gehi Thiago Alcantara eta Nolito B taldeko futbolariak. Guardiolak ez du konfiantzarik nahi eta norgehiagokari garrantzia ematen diola ikusteko min harturik dauden Puyol, Iniesta eta Jeffren jokalariek ere Almeriara bidaiatu behar izan dute nahiz eta ezingo duten jokatu.