Itxi

Futbola

Kopako zozketa 1/16

Sei talde umilen ametsa

Agentziak | Erredakzioa

Eibar, Reala, Alaves eta Athletic, ostiraleko zozketan izango dira. Joaneko partidak urriaren 31an jokatuko dira eta bueltakoak abenduaren 5ean.

  • FC Bartzelona, 2018ko Kopako txapelduna

    FC Bartzelona, 2018ko Kopako txapelduna

Gaur, eguerdiko 12:00etan, Errege Kopako final-hamaseirenetako zozketa egingo da Espainiako Federazioko Las Rozaseko egoitzan. Joaneko partidak urriaren 31an jokatuko dira eta bueltakoak abenduaren 5ean.

Talde umilen ametsa da zozketa hau, 1. Mailako talde baten aurka neurtu nahi dituztelako indarrak.

Zozketako taldeak, mailaka

1. Mailakoak: Bartzelona, Atletico, Real Madril, Valentzia, Vila-real, Betis, Sevilla, Getafe, Eibar, Girona, Espanyol, Real, Celta, Alaves, Levante, Athletic, Leganes, Rayo Vallecano, Huesca eta Valladolid.

2. Mailakoak: Kordoba, Lugo, Kadiz, Mallorca, Sporting eta Almeria.

2. B Mailakoak: Ebro, Villanovense, Racing Santander, Melilla eta Cultural Leonesa.

3. mailakoak: Sant Andreu.