Itxi

Futbola

Zozketa

Kopako final-hamaseirenetako parekatzeak ditugu jada

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Eibarrek Sportingen aurka jokatuko du Gijonen, Athletic Etxeitaren Huescaren aurka lehiatu beharko da, Alavesek Girona hartuko du Mendizorrotzan eta Realak Celtaren aurka jokatuko du Balaidosen.

  • Artxiboko irudia Alaves-Real Madril. Argazkia: EFE

    Artxiboko irudia Alaves-Real Madril. Argazkia: EFE

Honakoak dira Rozasen, Madrilen, Futbol Federazioaren egoitzan egin den zozketaren ondorioz, jokatuko diren Errege Kopako final-hamaseirenetako norgehiagokak:

Cultural Leonesa - Bartzelona

Deportivo Ebro - Valentzia

Sant Andreu - Atletico

Melilla - Real Madril

Villanovense - Sevilla

Racing Santander - Betis

Almeria - Vilareal

Mallorca - Valladolid

Cadiz - Espanyol

Sporting Gijon - Eibar

Lugo - Levante

Athletic - Huesca

Alaves - Girona

Leganes - Rayo Vallecano

Celta - Reala

Printzipioz eta telebistek hartuko duten erabakiaren esperoan, joanekoa urriaren 31an jokatuko zen eta itzulikoa, ordea, abenduaren 5ean.