Itxi

Futbola

Erabakia

Lopetegui kargutik kendu du Real Madrilek; Solari izango da behin-behineko ordezkoa

eitb.eus

Florentino Perez buru duen Zuzendaritza Batzordeak erabaki du Julen Lopetegui entrenatzaile kargutik kentzea. Momentuz, Santiago Solarik hartuko du taldea zuzentzeko ardura.

  • Julen Lopetegui. Argazkia: EFE

    Julen Lopetegui. Argazkia: EFE

Julen Lopetegui jada ez da Real Madrileko entrenatzailea. Klubak ofizial egin du Lopetegui entrenatzaile kargutik kentzeko erabakia astelehen honetan eta iragarri du Santiago Solarik zuzenduko duela taldea, behin-behineko neurri bezala.

Ekainaren 12an fitxatu zuen Lopetegui Real Madrilek, Espainiako selekzioko hautatzaile kargua betetzen zuenean. Ekainaren 13an hautatzaile kargutik kendu zuen Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko hautatzaileak, Munduko Txapelketa hasteko bi egun falta zirenean.

Lopetegui izan da Real Madrileko entrenatzaile debutari txarrena emaitzei dagokienez. Talde merengea 9. sailkatua da Ligan 14 punturekin, liderraren Bartzelonarengandik 7 puntura. Hamar jardunalditan 4 garaipen, bi berdinketa eta 4 porrot batu ditu. Txapeldunen Ligan, bere multzoko bigarren postuan da Real Madril (6 puntu), Erroma liderrarekin berdinduta. Championsean garaipena lortu zuen Erromaren aurka (3-0), galdu egin zuen CSKA Moskuren kontra (1-0) eta irabazi egin zion Viktoria Plzeni (2-1). Abuztuan Europako Superkopako finala galdu zuen Real Madrilek, Atletico Madrilen aurka (2-4).