Itxi

Futbola

2-1 Danimarkari

21 urtez azpiko selekzioa: Ander Herreraren gola eta Muniainen debuta

Erredakzioa

Herrera Athleticeko jokalari berria ondo konpondu zen Iker Muniain eta Javi Martinezekin.

21 urtez azpiko Espainiako selekzioak Danimarka gainditu du (2-1) N''sue eta Ander Herreraren golekin Guadalajarako Pedro Escartin futbol-zelaian jokatutako partidan.

Mallorcako N''suek markagailua estreinatu zuen 66. minutuan Herreraren pasea aprobetxatuz. Daniarrek 71.ean berdindu zuen Vila-real Bko Nicki Bille Nielsenen golarekin.

Garaipenaren gola Athleticeko Herrerak sartu zuen 77.ean. Iker Muniainek, bestalde, debuta egin zuen 21 urtez azpikoekin. Javi Martinezek ere jokatu zuen.