Futbola
Bartzelona-Real Madril
Mestallan jokatuko da Errege Kopako finala
Erredakzioa
Bartzelonak eta Real Madrilek apirilaren 20an neurtuko dituzte indarrak Valentzia taldearen futbol-zelaian.
Mestallan jokatuko da aurtengo Errege Kopako finala. Apirilaren 20an indarrak neurtuko dituzte Bartzelonak eta Real Madrilek Valentzia taldearen futbol-zelaian. Klubetako eta Federazioko ordezkariak bildu dira gaur.
Batzarra horretan ere sarrera banaketari buruz hitz egin dute.