Itxi

Futbola

Libertadores Kopa

Libertadores Kopako finala atzeratu egin da data konkreturik gabe

Erredakzioa

Larunbatean eman ziren istiluen eraginez igandera atzeratu zen River Plate-Boca Juniors neurketa, baina Bocako jokalarien egoeraren eraginez, partida atzeratu egin da eta data zehazteke dago.

1:21

Libertadores Kopako finaleko bigarren partida, River Plateren eta Boca Juniorsen artekoa, atzeratu egin da data zehatzik gabe, igande honetan Conmebol erakundeak jakinarazi duenez.

Partida larunbatean jokatzekoa zen Monumental estadioan, baina partida aurretik Boca Juniorsen autobusa erasotu zuten, eta bi jokalari ospitalera eraman behar izan zituzten begian zauriak zituztelarik. Ondorioz, larunbatean jokatzekoa zen neurketa igandera atzeratu zen, baina igande honetan, finala data zehatzik gabe atzeratzea erabaki da taldeen arteko egoeran berdintasuna bermatu gabe dagoelako.

Conmeboleko ordezkariak batzartu egingo dira, eta batzarrean erabakiko dute finaleko bigarren partidaren data, eta zein baldintzetan jokatuko den.