Itxi

Futbola

Libertadores Kopako Finala

Berdinketa Bocaren eta Riverren artean, finaleko lehen partidan

Erredakzioa

Boca Juniorsek eta River Platek berdindu egin dute (2-2) Bomboneran jokatu den Libertadores Kopako finaleko lehen partidan. Itzulikoa azaroaren 24an jokatuko da, Monumentalean.

2:35
Boca-River

Boca Juniorsek eta River Platek bina (2-2) berdindu dute Libertadores Kopako finaleko lehen partidan. Bomboneran jokatu da neurketa igande honetan, larunbatean atzeratu egin baitzen, euriteen eraginez zelaia ez baitzen jokatzeko moduan egon.

Ramon Abilak sartu du partidako lehen gola (1-0) 34. minutuan eta Boca aurretik jarri du. Hurrengo jokaldian, ordea, River Platek neurketa berdindu du, Lucas Prattoren golari esker (1-1). Atsedenaldira iritsi orduko, aldiz, Dario Benedettok 2-1ekoa sartu du Boca Juniorsentzat. Bigarren zatian, River Platek neurketa berdintzea lortu du, Carlos Izquierdozek bere atean sartu duen golari esker (2-2).

Final honetan ez dute bikoitza balio etxetik kanpo sartutako golek, berdinketa egotekotan. Bigarren neurketa azaroaren 24an jokatuko da, Monumentalean, River Plateren estadioan.

Fitxa teknikoa:

2. Boca Juniors: Agustin Rossi; Leonardo Jara (81. min, Julio Buffarini), Carlos Izquierdoz, Lisandro Magallan, Lucas Olaza; Nahitan Nandez, Wilmar Barrios, Pablo Perez; Cristian Pavon (26. min, Dario Benedetto), Ramon Abila eta Sebastian Villa (71. min, Carlos Tevez).

Entrenatzailea: Guillermo Barros Schelotto.

2. River Plate: Franco Armani; Gonzalo Montiel, Jonatan Maidana, Lucas Martinez Quarta (57. min, Ignacio Fernandez), Javier Pinola, Milton Casco; Exequiel Palacios, Enzo Perez (74. min, Bruno Zuculini), Gonzalo Martinez (76. min, Juan Fernando Quintero); Rafael Santos Borre eta Lucas Pratto.

Entrenatzailea: Matias Biscay.

Golak: 1-0, 34. min: Ramon Abila. 1-1, 35. min: Lucas Pratto. 2-1, 45. min: Dario Benedetto. 2-2, 60. min: Carlos Izquierdoz, bere atean.

Epailea: Roberto Tobar. Txartel horiak atera dizkie Jara, Villa, Abila, Tevez, Casco eta Santos Borre jokalariei.