Publizitatea
Itxi

2018/12/03

17:56

Futbola

Lesio larria

Gorka Elustondok agur esan dio denboraldiari

eitb.eus

Rayo Vallecanoko jokalaria berdeguneetara itzuli zen Eibarren aurkako partidan, lesionatuta egon ostean eta min hartu zuen. Hautsita du eskuin belauneko aurrealdeko lotailu gurutzatua.

  • Gorka Elustondo. Argazkia: EFE

    Gorka ELustondok min hartuta zelaia uzten duen unea Eibarren aurkako partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gorka Elustondok agur esan dio denboraldiari, Rayo Vallecanoko jokalariak haustura baitu eskuin belauneko aurrealdeko lotailu gurutzatuan. Hala jakinarazi du Rayok astelehen honetan, osasun-parte baten bitartez.

Elustondo min hartuta egon zen jardunaldi batzutan eta Eibarren aurkako ostiraleko partidan berragertu zen. Neurketako 56. minutuan zelairatu zen, eta 15 minutu beranduago zelaia utzi behar izan zuen, min hartuta.

Astelehen honetan egin dizkioten azterketen ostean, susmo txarrenak egi bihurtu dira Realeko eta Athleticeko jokalari ohiarentzat.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;