Itxi

Futbola

Zozketa

Kopako hurrengo kanporaketen neurketak ditugu jada

EITB.EUS

Errege Kopan, Athleticek Sevilla hartuko du eta Reala Betisen aurka lehiatuko da. Erreginaren Kopako final-laurdenetan, berriz, Atleticoren aurka arituko da Athletic eta Rayoren aurka Reala.

  • Betis - Realaren artxiboko argazkia. EFE

    Betis - Realaren artxiboko argazkia. EFE

Errege Kopako, Erregina Kopako eta Federazio Kopako zozketak egin dira ostegun honetan, eta era honetan geratu dira kanporaketak:

 

Errege Kopako final-zortzirenak:

Real Madril - Leganes

Getafe - Valladolid

Betis - Reala

Levante - Bartzelona

Sporting de Gijon - Valentzia

Athletic - Sevilla

Girona - Atletico

Vila-real - Espanyol

 

Datei dagokienez, joaneko partidak urtarrilaren 9an izango dira eta itzulikoak 16an.

 

Erregina Kopako final-laurdenak:

Madril - Bartzelona

Reala - Rayo Vallecano

Athletic - Atletico

Levante - Sevilla

 

Azpimarragarria dugu Erregina Kopako final-laurdenetako kanporaketak partida bakarrera jokatuko direla, urtarrilaren 30ean.

 

Halaber, Federazio Kopan honako hauek izango dira euskal taldeen kanporaketak: Barakaldo - Mirandes eta Peña Sport - Real Union. Aipatu kanporaketen norgehiagokak urtarrilaren 10ean eta 24an lehiatuko dira.