Futbola
Maiatzaren 25ean Tallinnen
Euskal Selekzioak Estonian jokatuko duela baieztatu du Federazioak
Erredakzioa
Euskadiko Futbol Federazioak 30.000 euro eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari bidaiaren gastuei aurre egiteko eta hurrengo egunetan prentsaurreko bat eskainiko du.
Euskal Selekzioak Estoniaren kontra jokatuko duela baieztatu du Federazioak. Alde biak negoziatzen aritu dira eta Tallinnen jardungo du euskal selekzioak maiatzaren 25ean.
Data segurua da, 28an (larunbata) Txapeldunen Ligako finala jokatzeaz gain, Euskal Selekzioan aritzen diren bi jokalari ezkonduko direlako.
Federazioak beste aukera bat izan du kontuan: lau eguneko apean Panama eta Costa Ricaren aurka indarrak neurtzea. Azkenean Estonia izango du aurkari.
Estoniak eta Euskal selekzioak 1996. urtean jokatu zuten elkarren aurka, San Mamesen. Orduan Jose Angel Iribar eta Xavier Exposito ziren hautatzaileak eta etxekoak 3-0 nagusitu ziren Cuco Ziganda, Iñigo Idiakez eta Genar Andrinua jokalarien golekin.
Euskadiko Futbol Federazioak 30.000 euro eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari bidaiaren gastuei aurre egiteko eta hurrengo egunetan prentsaurreko bat eskainiko du.