Itxi

Futbola

Datorren denboraldirako

Manchester Unitedek 100 milioi libra gastatuko ditu fitxaketetan

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Datorren denboraldirako hainbat jokalari erosi nahi ditu talde ingelesak. Gareth Bale, Asley Young eta Stekelenburg fitxatu nahi ditu besteak beste.

Manchester United prest omen dago datorren denboraldiari begira fitxaketetan 100 milioi libra gastatzeko. Hala publikatu du Sunday Express komunikabide ingelesak. Ez du bere publikazioan Fernando Llorente aipatzen, hau da, ez dio ezer Manchesterrek Llorente fitxatu nahi izanaren inguruan.

Sir Alex Ferguson Manchester Unitedeko entrenatzaileak taldea berritu eta gaztetu nahi du datorren urterako.

Fitxatu nahi dituzten jokalarien artean bi izar nagusi daude; Gareth Bale eta Asley Young. Manchester 30 milioi libra ordaintzeko prest dago Tottenhametik Bale hegaleko defentsa fitxatzeko eta Aston Vilari 20 milioi libra eskainiko dizkio Young hegaleko erdilariagatik.

Eskoziako entrenatzaileak Jordan Henderson ere gustoko du. Sunderlanek, ordea, 15 milioi libra eskatzen ditu eta fitxaketa merketzeko Carrick erabali dezake trukean Unitedek. Beste bi jokalari gazte ere baditu agendan Fergusonek. Alex Oxdale-Chamberlain (18 urte) Southamptoneko jokalaria eta Evertoneko Jack Rodwell (19 urte) adibidez. Rodwellegatik 20 milioi libra eta Alex Oxdale-Chamberlainegatik 10 milioi libra ordainzteko prest dago Manchester United.

Azkenik, atezain bat ere bilatu nahi dute Edwin Van der Sar beteranoa ordezkatzeko. Ajaxeko eta Holandako selekzioko atezaina den Maarten Stekelenburg fitxatu nahi du klub ingelesak. Ajaxi 10 milioi euroko eskaintza egingo dio Unitedek atezainagatik.