Itxi

Futbola

Kargugabetzea

AEK Larnacak Andoni Iraola kargugabetu du

eitb.eus

Txipreko taldeak jakinarazi duenez, Andoni Iraolak ez du jarraituko entrenatzaile karguan.

  • Andoni Iraola. Argazkia: @AEK_LARNAKA

    Andoni Iraola. Argazkia: @AEK_LARNAKA

AEL Larnacak Andoni Iraola entrenatzaile kargutik kentzea erabaki du astelehen honetan. Hala jakinarazi du Txipreko klubak, bere webgunean publikatu duen komunikatu baten bitartez.

"AEK Larnacak jakinarazi nahi du, Andoni Iraolak ez duela entrenatzaile karguan jarraituko, zuzendaritza batzordeak, Ander Murillo kirol-zuzendariak eta Andoni Iraola entrenatzaileak berak izandako batzarrean hala erabaki ostean. Ondorioz, kluba eta entrenatzailea lotzen zituen kontratua etetea erabaki dute", adierazi du Txipreko taldeak.

Bestalde, AEK Larnacak egindako lana eskertu nahi izan dio euskal entrenatzaileari: "Iraola jauna gure taldearen entrenatzailea izan delarik, Superkopa irabaztea lortu genuen lehen aldiz gure historian, eta Europa Ligara sailkatzea ere lortu genuen. Gure taldearen alde egin duen lana eskertu nahi diogu, eta onena opa diogu bere ibilbide profesionalean".


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Futbola
  • Kirolak