Itxi

Futbola

2018/2019

Kopako finalerdietako itzuliko neurketen ordutegiak

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Urtarrilaren 29aren eta 31ren artean jokatuko dira norgehiagokak eta Valentziaren eta Getaferen arteko partidak emango dio hasiera jardunaldiari, datorren asteartean, 21:30ean.

  • Ever Banega, Sevilla taldeko jokalaria. Argazkia: EFE

    Ever Banega, Sevilla taldeko jokalaria. Argazkia: EFE

Baditugu jada Errege Kopako finalerdietako itzuliko partiden ordutegiak, zeinak urtarrilaren 29aren eta 31ren artean jokatuko diren.

Jardunaldia Valentziaren eta Getaferen arteko neurketarekin emango zaio hasiera datorren asteartean, 21:30ean. Asteazkenean, berriz, Betisek eta Espanyolek elkarren aurka jokatuko dute arratsaldeko 19:30etan, eta segidan, 21:30ean, Bartzelonaren eta Sevillaren arteko neurketa zirraragarria jokatuko da. Bukatzeko, ostegunean, 21:30ean, Gironak eta Real Madrilek aurrez aurre neurtuko dira jardunaldiko azken partidan.