Itxi

Futbola

25. jardunaldia

Athletic-Eibar derbia otsailaren 23an jokatuko da, 20:45ean

Erredakzioa

Zuri-gorrien eta armaginen arteko euskal derbia larunbatez jokatuko da San Mamesen. Egun berean, baina 18:30ean, Alaves-Celta jokatuko da. Otsailaren 25ean Girona-Reala partidaren txanda izango da.

  • Be Blasis eta De Marcos. Argazkia: EFE

    Be Blasis eta De Marcos, Ligako lehen itzuliko Eibar - Athletic derbian. Argazkia: EFE

Santander Ligak astelehen honetan jakinarazi ditu 25. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak. Otsailaren 22an jarriko da abian jardunaldia, eta otsailaren 25ean amaituko da.

Athletic-Eibar euskal derbia otsailaren 23an, larunbatean, jokatuko da San Mamesen (20:45ean). Egun berean jokatuko dute Alavesek eta Celtak Mendizorrotzan, 18:30ean. Otsailaren 25ean (astelehenean) izango da Realaren txanda Gironaren aurka Montilivin, 21:00etan.

Santander Ligako 25. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak:

Ostirala, otsailak 22:

RCD Espanyol-SD Huesca (21:00etan)

Larunbata, otsailak 23:

Getafe CF-Rayo Vallecano (13:00etan)

Sevilla FC-FC Bartzelona (16:15ean)

Deportivo Alaves-RC Celta (18:30ean)

Athletic Club-Eibar (20:45ean)

Igandea, otsailak 24:

CD Leganes-Valentzia CF (12:00etan)

Atletico Madril-Vila-real CF (16:15ean)

Real Valladolid-Real Betis (18:30ean)

Levante UD-Real Madril (20:45ean)

Astelehena, otsailak 25:

Girona-Reala (21:00etan)