Itxi

Futbola

Ebakuntza, ostegunean

Abidalek tumorea du gibelean eta denboraldia bukatu da berarentzat

Erredakzioa

Bartzelona taldeko defentsa ostegunean operatuko dute. Ziurrenik aurten ezingo du berriro jokatu.

Eric Abidal Bartzelona taldeko jokalariak tumorea du gibelean eta 2010-2011 denboraldiari agur esan beharko dio. 31 urteko defentsa frantziarrak minak izan zituen eta froga batzuk egin ostean gibelean tumorea duela baieztatu zioten medikuek. Ostegun honetan egingo diote ebakuntza.

Bartzelonak errespetoa eskatu du jokalariaren inguruan eta bere pribatutasuna zaintzeko ere eskatu du klub katalanak ohar baten bitartez.

Abidal 2007an iritsi zen Bartzelonara. Olympique Lyonetik etorri zen hegaleko defentsa moduan jokatzeko, baina azken partidetan erdiko defentsa moduan jokatu du Puyolen baja dela eta.

Bartzelonarekin sartu zuen lehen gola San Mamesen lortu zuen Athleticen aurka Errege Kopako final-zortzirenetako itzulerako partidan.