Itxi

Futbola

Ofiziala

Valverdek beste urte baterako luzatu du bere kontratua

eitb.eus

Bartzelonak eta entrenatzaileak akordioa itxi eta klubak albistearen berri eman dute gaur.

  • Ernesto Valverde

    Ernesto Valverde

Ernesto Valverdek eta Bartzelonak entrenatzailearen kontratua urtebete luzatzea adostu dute, beste bigarren bat ere luzatzeko aukerarekin. Horrela, Valverderen etorkizunaren inguruan zor daitezkeen zurrumurruak ekidin nahi izan dituzte.

Valverde 2017an iritsi zen Bartzelonara, Athleticeko entrenetzaile izan ostean. Kataluniako taldean Luis Enriquek utzitako lekua bete zuen. Lehen denboraldian, Santander Liga eta Errege Kopa irabazi zituen. Puntu beltz bakarra, Txapeldunen Ligan izan zuen, taldea final-laurdenetan kanporatu baitzuen Roma taldeak.



¿ [ÚLTIMA HORA] Acuerdo para la renovación de Valverde
Más información ¿ https://t.co/WzKpolYZS9 pic.twitter.com/qcV36jBDIr

— FC Barcelona (@FCBarcelona_es) 15 de febrero de 2019