Itxi

Futbola

Real Madril

Cristiano Ronaldo, bi edo hiru aste bajan

Erredakzioa

Real Madrileko aurrelari portugaldarrak ezker hankako bizepsean dauka mina.

Real Madrileko Cristiano Ronaldo jokalaria bi edo hiru aste egongo da bajan, klubak aurreratu duenaren arabera. Ezker hankako bizepsean mina dauka aurrelariak.

Gauzak horrela, baja izango da Portugalgo selekzioak Txile eta Finlandiaren aurka jokatuko dituen partidetan eta Ligan, ezin izango du Sportingen kontra jokatu eta apirilaren 5eko Txapeldunen Ligako neurketarako zalantza izango da.