Itxi

Futbola

Martxoaren 15etik 17ra

Lehen Mailako 28. jardunaldiko partiden ordutegiak

eitb.eus

Realak ostiralean jokatuko du; Alavesek eta Athleticek, larunbatean; eta Eibarren txanda igandean izango da.

  • 28. jardunaldiko ordutegiak

    28. jardunaldiko ordutegiak. Argazkia: @LaLiga.

Ligak 28. jardunaldiko ordutegiak eman ditu ezagutzera ostiral honetan. Euskal taldeei dagokienez, martxoaren 15ean (21:00), Realak Levante hartuko du Anoetan.

Egun bat geroago, martxoaren 16an, larunbata, Alavesek Aragoira bidaiatuko du Huescaren aurka jokatzeko, 13:00etatik aurrera.

Egun horretan bertan, baina arratsaldez, San Mamesen Athletic eta Atletico Madril lehiatuko dira, 18:30ean.

Azkenik, igandean, martxoaren 17an, Eibarren txanda izango da. Armaginak Valladolid menderatzen saiatuko dira Ipuruan (12:00).