Itxi

Futbola

CR7 eta Guardiolaren gainetik

Leo Messi eta Jose Mourinho, diru gehien irabazten dutenak

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Argentinarrak 31 milioi irabazi zituen 2010ean fitxa, gainsariak eta beste kontratu batzuk kontutan hartuta. 'Mou'k 13,5 milioi irabazi zituen. CR7ren eta Guardiolaren gainetik dira sailkapen honetan.

France Football aldizkari frantziarrak 2010ean diru gehien irabazi zuten futbolarien eta entrenatzaileen zerrendak publikatu ditu. Lionel Messi eta Jose Mourinho daude sailkapen bakoitzaren buruan.

Messik 31 milioi euro irabazi zituen Bartzelonak ordaintzen dion fitxa (11, 5 milioi) eta beste era bateko kontratuak (20 milioi) kontutan hartuta, hau da, publizitatea, babesleak eta era horietako kontratuengatik. Bigarren postua Cristiano Ronaldorentzat da. Portugaldarrak 27,5 milioi euro irabazi zituen. Real Madrilek 13,5 milioiko fitxa ordaintzen dio eta 14 milioi ateratzen ditu beste era batzuetako kontratuekin. Hirugarren tokian Wayne Rooney dago. Manchester Unitedeko jokalariak 20,7 milioi euro irabazi zituen 2010ean. Manchesterrek 13,7ko fitxa ordaindu zizikion eta publizitateagatik 7 milioi euro eskuratu zituen. Laugarren postua Kakarentzat da (19,3 milioi) eta bosgarrenean David Beckham dago (19 milioi).

Entrenatzaileei dagokienean Jose Mourinho izan zen 2010ean ondoen ordaindutako entrenatzailea. Portugaldarrak 13,5 milioi euro irabazi zituen eta sailkapen honetako lehen postuan dago. Bigarren tokia Pep Guardiolarentzat da 10,5 milioi eurotako irabaziekin eta Rafa Benitez dago hirugarren postuan 10,2 milioi irabazi zituelarik. Fabio Capellok (8,5 milioi) eta Sir Alex Fergusonek (6,9 milioi) osatzen dute ondoen ordaindutakoen ''Top 5''a.