Futbola
Txekiar Errepublikaren aurka
Espainiak galdutako distira berreskuratu nahi du
Erredakzioa
Del Bosquek ideia baten inguruan egin du lan aste osoan zehar: irabaztearen garrantzia txartela poltsikoan izateko.
Espainiako futbol selekzioak Txekiar Errepublikaren aurka neurtuko ditu indarrak ostiral honetan 2012ko Eurokopako sailkatzea faseko partidan. Espainiarrek laugarren garaipena jarraian batzea dute helburu.
Del Bosquek ideia baten inguruan egin du lan aste osoan zehar: irabaztearen garrantzia txartela poltsikoan izateko.
Nuevo Los Carmenes futbol-zelaia txiki geratuko da. Sarrera guztiak agortu dira eta birsalmentako prezioak oso altuak dira. Jai giroa nagusi izango da Granadan.
Ustezko hamaikakoak:
Espainia: Iker Casillas; Arbeloa, Sergio Ramos, Pique, Capdevila; Busquets, Xabi Alonso, Xavi, Iniesta, Villa; eta Fernando Torres.
Txekiar Errepublika: Cech; Prospech, Sivok, Hubnik, Kadlec; Rosicky, Hübschman, Polak, Plasil; Baros, Hlousek.
Epailea: Viktor Kassai (HUN).
Futbol-zelaia: Nuevo Los Carmenes
Ordua: 22.00.