Futbola
Eurokopa 2012rako sailkatzeko
Lituania-Espainia: Iraola, Llorente eta Martinez, ustezko hamaikakoan
Erredakzioa
UEFAren ustez, zelaiak "ez du lesionatzeko arriskurik", beraz Laurent Duhamel epaile frantziarrak hartuko du azken erabakia bihar..
UEFAk ez dagoela lesionatzeko arriskurik adierazi du, Kaunaseko futbol zelaian aztertu ondoren. Hori dela eta, Laurent Duhamel epaile frantziarrak hartuko du bihar azken erabakia, partida jokatu baino ordu batzuk lehenago.
Rainer Koch UEFAko delegatu alemaniarrak zelaia aztertzeko aukera izan du eta lesionatzeko arrisku handirik ez duela azaldu ostean, norgehiagoka joka daitekeela adierazi du.
Partida jokatzen bada, Vicente del Bosquek aldaketak egin ditzake hasierako hamaikakoa, eta haien artean Javi Martinez eta Llorente egon daitezke. Salamankako entrenatzaileak Athleticeko aurrelariarekin eta David Villarekin probate du garuko lan saioan.
Ustezko hamaikakoak:
Lituania:Karcemarskas; Kijanskas, Semberas, Radavicius, Skerla, Stankevicius,Panka, Edgaras Cesnauskis, Mikoliunas, Danilevicius eta Sernas.
Espainia: Iker Casillas; Iraola, Pique, Albiol, Arbeloa; Xabi Alonso, Javi Martinez, Xavi, Cazorla o Silva, Villa eta Fernando Llorente.
Epailea: Laurent Duhamel (FRA).
Futbol-zelaia: Steponas Darius eta Stasys Girenas de Kaunas.
Ordua: 20.45