Itxi

Futbola

EURO 2020

'Skillzy', 2020ko Eurokopako maskota

Agencias | Redacción

UEFAk igande honetan aurkeztu du Amsterdamen EURO 2020 Txapelketako maskota ofiziala. 'Freestyle'an eta kaleko futbolean inspiratuta sortu dute 'Skilkzy'.

1:36
Skillzy

'Skillzy' izena du 2020ko Eurokopako maskotak. UEFAk igande honetan aurkeztu du Amsterdamen, Herbehereak-Alemania partida hasi baino lehenago, 55.000 ikusleren aurrean, Johan Cruyff estadioan.

'Freestyle'an eta kaleko futbolean inspiratuta dago 'Skillzy'. Aurkezpen ekitaldian egon dira munduko bi 'freestyler' onenetakoak, Liv Cooke britainiarra eta Tobias Becs norvegiarra.

2020ko Eurokopa jokatuko den hamabi herrialdeetako biztanleak gonbidatuta daude "egoitza den hiria baloiarekin egindako trebezien bitartez ezagutzera emateko, eta txapelketaren azken fasean paper protagonista izateko", adierazi du Liv Cookek.

Tobias Becsek eta Liv Coockek egingo dute aurretiko hautaketa. Ondoren, botazio publiko bat egingo da egoitza izango den hiri bakoitzetik bi pertsona (gizon bat eta emakume bat) aukeratzeko. Amsterdam, Baku, Bilbo, Bukarest, Budapest, Kopenhage, Dublin, Glasgow, Londres, Munich, Erroma eta San Petersburgo dira 2020ko Eurokopako egoitzak.

Hogeita lau irabazleak, tokiko freestylerrak izango dira Eurokopan, eta euren abileziak erakusteko aukera izango dute txapelketan zehar.