Itxi

Futbola

Federazio Kopa

Lemoak eskura du titulua 0 eta 2 irabazi eta gero

Erredakzioa

Izetak eta Rebollok sartu zituzten golak Puertollanoren kontra jokatutako Federazio Kopako joaneko partidan.

Puertollak eta Lemoak Kopa Federazioko finaleko joaneko partida jokatu zuten Ciudad Realen.

Talde bizkaitarrak, garaipen honi esker, eskura du sari moduan dauden 90.000 euroak. Aitor Larrazabalek zuzentzen duen taldeak lan ona egin zuen eta partidako hamabigarren minuturako 0 eta 2ko emaitza zegoen markagailuan. Bueltako partida hilaren 14an jokatuko da Arlonagusian eta eitb.com-ek zuzenean eskainiko du norgehiagoka.

Puertollano: Nacho, Ormazabal, Aridani (Pelegrina 78''), Medina, Gómez, Díaz (Álvarez 59''), Aguilar, Addison, Valdivia eta Xisco (Nando 72''),

Lemoa: Arrillaga, Apraiz, mendinueta, López de Munian, Amáez, Solaun, Izeta (León 62''), Calvo, Rebollo (Orbegozo 78''), Abasolo (Santamaría 83'') eta Eder.

Golak:

0-1, Izeta 4''

0-2, Rebollo, 12''