Futbola
Pertsona bakarraren ideia
Borussia Dortmunden estadioaren aurkako atentatu plana eragotzi dute
Erredakzioa
Pertsona bakarrak planifikatua izan daiteke atentatu saiakera. 25 urteko gazte bat atxilotu dute eta mutil honek iaz enpresa bati txantaia egin nahi izan zion.
Arlo Kriminaleko Bulegoak (BKA) Bundesligako liderra den Borussia Dortmunden estadioaren aurkako atentatua eragoztea lortu du. Larunbaterako zegoen iragarrita atentatua, Borussiak Hannover 96 taldearen aurka jokatu beharreko partidarako zegoen planifikatuta.
Autoritate alemaniarrek informazioa baieztatu zuten The Bild egunkariak publikatu ondoren. BKAk armen eta leherkarien bi depositu aurkitu zituen, Signal Iduna Park estadioaren ondoan zegoen.
Badirudi guztia pertsona bakarrak planifikatutako gauza izan dela. Poliziak 25 urteko mutil bat atxilotu du. Pertsona honek 2010ean enpresa bati txantaia egiten saiatu zen.
Galdeketan atxilotuak tesi islamistak argudiatu ditu, baina poliziak uste du pertsona honek arazo psikologikoak dituela. BKAren arabera mutil hau Islamabaden kokatuta zegoen Alemaniako enbaxadarekin kotaktuan jarri zen e-maila bidez Alemanian egingo zituzten ustezko bi atentauren inguruan informazioa emateko.