Itxi

Futbola

Apirilaren 16an, 22:00etan

Muñiz Fernandezek zuzenduko du Ligako Real Madril-Bartzelona partida

A.B.

Erredakzioa

Klasikoko epailea izendatu dute. Apirilaren 16an jokatuko da partida Santiago Bernabeun. Lau egun beranduago bi talde hauek Kopako finala jokatuko dute eta Undiano Mallencok zuzenduko duela dirudi.

Real Madril-Bartzelona Klasikoa jokatuko da datorren apirilaren 16an Santiago Bernabeun (22:00etan). Ligako partida izango da larunbat horretakoa eta lau egun beranduago, apirilaren 20an, bi talde hauek Errege Kopako finala jokatuko dute Mestallan.

Ligako partida zuzenduko duen epailea Cesar Muñiz Fernandez izango da. Kopako finalerako oraindik ez dute epailea baieztatu, baina badirudi Undiano Mallenco nafarrak zuzenduko duela final handia.