Futbola
Rosarion
Lionel Messiren anai nagusiaren etxea tirokatu dute
Erredakzioa
Larunbat goizaldean Rosarion duen etxe ingurutik pasatako motor batetik etorri omen ziren tiroak.
Matias Messik (29 urte) Rosarion (Argentina) duen etxea trirokatu egin zuten larunbat goizaldea. Poliziaren ustez, gutxienez etxe ingurutik pasa zen motor batetik etorri ziren tiroak.
Etxeak gutxienez lau tiro hartu zituen. Rosarion, Buenos Airesetik 380 kilometrora dago etxea eta Lionel Messi bertan egoten da Argentinara joaten denean. Beste tiro batzuk ondoan dagoen beste etxe baten ere jo zuten. Poliziak dio ez dakiela zein den tiroketaren arrazoia.