Itxi

Futbola

Sky Bet Championshipa

Marcelo Bielsak gol bat uzteko agindua eman zien bere jokalariei

Agentziak | Erredakzioa

Ondorioz, Aston Villarekin berdindu eta Sheffieldek eta Norwichek erdietsi dute Premier Leaguera igotzeko txartela.

  • Marcelo Bielsa

    Marcelo Bielsa

Marcelo Bielsaren Leeds United taldeak ezin izango du zuzenean igo Premier League-ra (11 goleko aldea behar zuen) Sky Bet Championshipeko azken jardunaldian Aston Villaren kontra berdindu ostean (1-1) partida polemikoan.

Argentinarrak bere jokalariei gol bat uzteko agindua eman zuen; lehenago bere taldearentzat Mateusz Klichek gola egin zuelako aurkari bat, minduta, zelaian etzanda zegoenean.

45. jardunaldian gertatu zen, eta berdinketaren ondorioz Leeds hirugarren dago 83 punturekin eta jardunaldi bat falta denean Sheffieldek eta Norwichrek erdietsi dute igotzeko txartela.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Futbola
  • Kirolak