Itxi

Futbola

FINALERDIAK

Arsenalek Valentzia garaitu du (3-1); Eintrachtek eta Chelseak bana egin dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Emeryren taldeak abantaila hartu du Marcelinoren mutilen aurrean; beste kanporaketa, berriz, oso parekatuta dago.

  • Aubameyang eta Lacazette Arsenalen gol bat ospatzen.

    Aubameyang eta Lacazette Arsenalen gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Pierre-Emerick Aubameyangek luzapenean sartu duen golak zigortu egin du Valentzia Arsenalen etxean, Europa Ligako finalerdietako joaneko partidan. Izan ere, Marcelinoren taldeak lehen zatiko 11. minutuan Mouctar Diakhabyren burukada bati esker aurrea hartu badu ere, Londreskoak markagailua iraultzeko gai izan dira, eta 3-1eko emaitzarekin irabazi dute azkenean.

Unai Emery gipuzkoarrak zuzentzen duen taldeak Alexandre Lacazette aurrelari frantziarraren bi golei esker eman dio buelta neurketari atsedenaldira iritsi orduko. Gerora, partidaren hondarretan, etorri da Aubameyangen gola, kanporaketa Arsenalen alde bideratuta utzi duena.

Fitxa teknikoa:

3 - Arsenal: Cech, Kolasinac, Maitland-Niles, Sokratis, Mustafi, Koscielny (Monreal, 82. min), Xhaka, Guendouzi (Torreira, 58. min), Özil (Mkhitaryan, 75. min); Lacazette eta Aubameyang.

1 - Valentzia: Neto, Roncaglia, Garay, Diakhaby, Paulista, Gaya, Carlos Soler (Wass, 71. min), Piccini, Parejo, Rodrigo (Mina, 88. min) eta Guedes (Gameiro, 71. min).

Golak: 0-1 (Diakhaby, 11. min), 1-1 (Lacazette, 18. min), 2-1 (Lacazette, 26. min), 3-1 (Aubameyang, 90. min).

Epailea: Clement Turpin (FRA). Txartel horiak: Diakhaby eta Parejo (Valentzia).


Pedro Rodriguez. Argazkia: EFE

Jardunaldiko beste partidan, Chelseak eta Eintrachtek 1-1 berdindu dute Alemanian. Alemaniarrak jarri dira aurretik, Luka Jovic golegile serbiarraren gol bati esker. Alabaina, lehen zatiaren amaiera iristear zegoela, Pedro Rodriguez espainiarrak emaitza orekatu du.

Chelsea nagusi izan da bigarren zatian, baina ez du gol gehiago lortu. Dena den, abantailarekin ekingo dio datorren astean Stamford Bridge zelaian jokatuko den itzuliko lehiari.

Fitxa teknikoa:

1 - Eintracht Frankfurt: Trapp, Abraham, Hinteregger, Fallete, Hasebe, Gelson Fernandes (Paciencia, 73. min); Da Costa, Rode, Gacinovic (Willems, min. 91), Kostic eta Jovic.

1 - Chelsea: Kepa, Azpilicueta, David Luiz, Christensen, Emerson, Jorginho, Kante, Loftus-Cheek (Kovacic, 82. min), Pedro, Willian (Hazard, 61. min) eta Giroud.

Golak: 1-0 (Jovic, 23. min), 1-1 (Pedro, 45. min).

Epailea: Carlos del Cerro Grande (ESP). Txartel horiak: Christensen (Chelsea); Hasebe eta Gelson Fernandes (Eintracht).