Futbola
Gonbidapenari uko egin diote
Espainiako selekzioak ez du Amerika Kopa jokatuko
Erredakzioa
Japoniak uko egin zion txapelketa hau jokatzeari herrialdea bizitzen ari den egoeragatik. Ondoren, espainiarrei luzatu zioten gonbidapena eta Espainiako Federazioak uko egin dio gonbidapen horri.
Espainiako Futbol Federazioak gaur eman du jakitera Espainiako selekzioak ez duela uztailaren 1etik 24ra artean burutuko den Amerika Kopan parte hatuko. Japonia zen txapelketa hau jokatzeko gonbidatua, baina herrialdearen egoera larria ikusita uko egin diote jokatzeari.
Japoniak uko egijn ondoren, antolatzaileek Espainiari luzatu zioten parte hartzeko gonbidapena. Baina Espainiak uko egin dio gonbidapen horri. Arrazoia jokalarien oporraldia ez eragoztea da. Espainiako Liga maiatzaren 21ean bukatzen da eta Del Bosquek zuzentzen duen taldeko jokalariek selekziora joan beharko dute ekainaren 3tik 7ra artean. Gainera, Espainiako Futbol Federazioak akordioa du Estatu Batuetako Federazioarekin Espainiak Estatu Batuetako selekzioaren aurka jokatu dezan ekainaren 4an Bostonen.