Futbola
18 urte klubean
Stanislawskik ez du Sankt Pauli entrenatzen jarraituko datorren urtean
Erredakzioa
41 urteko entrenatzaileak Hamburgoko talde adierazgarri hau utziko du eta Hoffenheim zuzenduko du.
Bundesligako taldea den Sankt Paulik jakitera eman du denboraldi bukaeran ez duela bere entrenatzailea den Holger Stanislawskiren kontratua berrituko eta honek Hoffenheim entrenatuko du datorren denboraldian. Hoffenheimek jakinarazi du Marco Pezzaiuolik ez duela taldea entrenatzen jarraituko hurrengo denboraldian.
Stanislawskik 41 urte ditu eta Sankt Paulin, Hamburgoko talde adierazgarri honetan instituzio bat da. 18 urte daramatza klubean, lehen urteetan jokalari bezala, ondoren presidenteorde izan zen eta gaur egun entrenatzaile lanetan ari da. Sankt Paulirekin duen kontratua 2012ra artekoa da, baina kluba utziko du bera fitxatzeagatik ST Paulik 250.000 euro irabaziko baititu.
Sankt Paulik azken aurreko postuan da Bundesligan. Talde igo berria da eta salbazioa du helburu. Azken zazpi partidak galdu dituzte jarraian. Badirudi Hoffenheimek fitxatuko duela Stanislawski nahiz eta Ernst Tanner Hoffenheimeko kirol zuzendariak ez duen albistea baieztatu.