Itxi

Futbola

35 urterekin

Jose Antonio Reyes hil da trafiko istripu baten

Erredakzioa

Bigarren Mailako Extremadura taldeko jokalaria trafiko istripu baten hil da, Utreran (Sevilla).

  • Jose Antonio Reyes. Argazkia: @EXT_UD

    Jose Antonio Reyes, Extremadurak aurkeztu zuen egunean. Argazkia: @EXT_UD

Jose Antonio Reyes futbolaria hil egin da, trafiko istripu baten. Sevillako probintzian izan du kotxe istripua, eta Sevilla futbol taldeak eman du albistearen berri, klubaren twitter kontuan: "Ezin dugu albiste txarragorik eman. Gure harrobian hazitako Jose Antonio Reyes maitatua hil egin da, trafiko istripu baten. Bakean atseden har dezala".

Reyes, Extremadura taldean jokatzen ibili da, Bigarren Mailan. Sevilla, Real Madril, Atletico Madril, Arsenal, Benfica, Espanyol, Kordoba eta Xinjiang Tianshan taldeetan jokatu du, besteak beste. Auto istripua larunbat honetako 11:40ean gertatu da, Sevillatik Utrerara doan A-376 autobidean. Futbolari sevillarraren autoa errepidetik irten da, eta sua hartu du.

EFE Agentziari Andaluziako 112 Larrialdi Zerbitzuek baieztatu diotenez, hainbat dei jaso dituzte istripuaren berri emanez. Suhiltzaileak, Guardia Zibila eta anbulantzaiak gerturatu dira istripua gertatu den tokira.