Itxi

Futbola

Santander Liga

Zazpi jokalari erosita egon omen ziren, Valladolid eta Valentziaren arteko partidan

Agentziak | Erredakzioa

El Mundok baieztatu duenez, Valladolideko zazpi jokalari erosita egon omen ziren Santander Ligako 38. jardunaldiko partidan. Dirudienez, lehenengo zatiko eta partida amaierako emaitzak itundu ziren.

  • Carlos Aranda. Argazkia: EFE

    Carlos Aranda. Argazkia: EFE

El Mundok azaldu duenez, Valladolideko zazpi jokalari erosita egon omen ziren Valentziaren aurka jokatu zuten partidan, Santander Ligako 38. jardunaldian. Dirudienez, lehenengo zatiko eta bigarren zatiko emaitzak itundu eta Valentziaren aldeko garaipena hitzartu zen.

Argitalpenak dioenez, Valentzia eta Getaferen artean jokoan zegoen Santander Ligako 4. postua, eta , beraz, Txapeldunen Ligarako sailkapena, zehazteko eragina izan zuen “Oikos plana” delakoak. Poliziak grabatutako elkarrizketetan, Carlos Arandak, Osasuna eta Real Madrileko jokalari ohiak, partidaren trama aurrera eraman omen zuela agerian uzten da: “Entzun, lehenengo eta bigarren zatia Valentziak irabaziko du, ¿ados?. Zazpi jokalari erosita baitaude”.

Lehen zatiaren eta partida amaierako emaitzak ituntzeaz gain, Carlos Aranda Reina eta Raul Bravok emaitza hauekin kiroletako apustuak burutu omen zituztela azaldu du ikerketaren instruktoreak.

Halaber, epailearen dokumentazioaren arabera, partida horretan egindako iruzurra aurten futbola utzi duen Borja Fernandezen, Valladolideko jokalari ohiaren, bitartez hitzartu omen zen.