Futbola
Munduko Kopa 2019
Frantziaren gol-festak Munduko Koparen ateak ireki ditu (4-0)
Agentziak | Erredakzioa
Frantziak nagusitasunez irabazi zion Hego Koreari (4-0) eta argi utzi du txapelketa honetarako duen helburua. Goleatzaileak Le Sommer, Renard eta Henry izan ziren.
-
Ezkerretik eskumara: Wendie Renard, Eugenie Le Sommer eta Gaetane Thiney. Argazkia: EFE
Frantziak gol-festa batekin irabazi du Hego Korearen aurkako partida (4-0), 2020ko Munduko Kopak ateak ireki zituen partidan.
Munduko Koparen lehenengo partidan, Frantziak ez zion aukera askorik eman Hego Koreari, Parc des Princes zelaian jokatutako partidan, eta Munduko Kopa honetarako duten helburua argi utzi zuen joko bertikal eta zuzena erabilita.
Frantziarrek laster hasi ziren partida haien alde jartzen. Izan ere, 9. minutuan lortu zuen Le Sommerrek, eskarmentu handiko jokalariak, Frantziako selekzioaren lehenengo gola. Gainera, jokalari frantziarrek min handia egin zioten Hego Koreako defentsari joko zuzenaren bitartez.
Atsedenaldian, partidako markagailuak argi isladatzen zuen frantziar jokoaren nagusitasuna (3-0), Hego Koreako selekzioak ez baitzuen aukera garbirik izan lehenengo zatian zehar.
Partida amaitzear zegoela, Amandine Henry kapitainak azken gola lortu zuen area kanpotik egindako jaurtiketa gogor baten ostean, 85. minutuan. Horrela, Frantziak argi utzi zuen 2020ko Munduko Kopa irabazteko hautagai nagusienen artean dagoela.
Fitxa teknikoa
4 - Frantzia: Bouhaddi; Torrent, Mbock Bathy Nka, Renard, Majri (74. min, Perisset); Henry, Bussaglia; Cascarino (70. min, Gauvin), Thiney, Le Sommer; Diani.
Selekzioko hautatzailea: C. Diacre.
0 - Hego Korea: M. Kim; Hwang, H. Kim, D. Kim, Jang; Y. Lee (69. min, M. Lee), Cho; Y. Kang (52. min, C. Kang), Ji, G. Lee; Jung.
Selekzioko hautatzailea: D. Yoon.
Golak: 1-0, 9. m: Le Sommer; 2-0, 36. m: Renard; 3-0, 47. m: Renard; 4-0, 85. m: Henry.
Epailea: Claudia Umpierrez.