Itxi

Futbola

FRANTZIAKO MUNDUKO TXAPELKETA

Argentinak puntu bat lortu du estreinakoz Mundial batean, Japoniaren aurka (0-0)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Munduko Txapelketa batean jokatu zuen aurreko bi aldietan neurketa guztiak galdu zituen.

  • La japonesa Kumi Yokoyama intenta zafarse de dos jugadoras argentinas

    La japonesa Kumi Yokoyama intenta zafarse de dos jugadoras argentinas. Foto: EFE

Argentinak eta Japoniak puntu bana batu dute astelehen honetan Frantziako Munduko Txapelketan, D multzoko lehen jardunaldiari dagokion bigarren partidan hutsean berdindu ostean (0-0). Berdinketa hori txapelketako lehendabizikoa izan da, aurretik jokatu diren zazpi neurketetan ez baita berdinketarik izan..

Lortutako puntua asko ospatu dute jokalari argentinarrek, txapelketa irabazteko faboritoetako bat izan baitute aurrez aurre.

Hegoamerikako taldea 12 urteren buruan ari da Mundial batean alehiatzen. Gainera, parte hartu zuen aurreko bi txapelketetan (2003an, AEBn eta 2007an, Txinan) porrotak besterik ez zituen pilatu.

Fitxa teknikoa:

0 - Argentina: Correa, Gomez, Barroso, Cometti, Stabile, Bravo (Santana, 64. min), Benítez (Coronel, 79. min), Mayorga, Banini, Jaimes, Bonsegundo eta (Larroquette, 77. min).

0 - Japonia: Yamashita, Shimizu, Kumagai, Minami, Sameshima, Nakajima (Endo, 75. min), Sugita, Miura, Hasegawa, Sugasawa (Takarada, 90. min) eta Yokoyama (Iwabuchi, 57. min).

Epailea: Stephanie Frappart (FRA). Txartel horiak: Shimizu, Sugita eta Iwabuchi (Japonia).