Itxi

Futbola

Ofiziala

Real Madrilek emakumeen futbol taldea izango du

Erredakzioa

CD Taconen plaza erosiko du, nahiz eta Tacon izenarekin lehiatuko den 2019-2020 denboraldian. 2020-2021 denboraldian hasiko da Real Madril izenarekin lehiatzen.

  • CD Tacon: Argazkia: CD Tacón

    CD Taconeko lehen taldea, Lehen Mailara igoera ospatzen. Argazkia: EFE

Real Madrilek ofizial egin du emakumeen taldea izango duela. Astearte honetan, onespena eman dio Zuzendaritza Batzordeak CD Tacon taldea erosteari. Erosketa, 2020ko uztailaren 1ean egingo da, bitartean "behin-behineko elkarlanean" arituko direlarik.

Zuzendaritza Batzordeak hartu duen erabakia, hurrengo Bazkideen Batzar Nagusian onartu beharko da, Iberdrola Ligara igo berria den CD Tacon taldearen erosketa gauzatu ahal izateko.

Aurten, Real Madrilek ezin ditu bete Espainiako Futbol Federazioak eskatzen dituen baldintzak, epe kontuagatik. Ondorioz, 2019-2020 denboraldian CD Tacon izenarekin lehiatuko da, eta 2020-2021 denboraldian hasiko da Real Madril izenarekin lehiatzen.