Itxi

Futbola

2019ko Amerika Kopa

Brasilek Argentina kanporatu du eta finalean izango da

Agentziak | Erredakzioa

Brasilgo selekzioak, Lionel Messiren Argentinari irabazi ostean (2-0), 2019ko Amerika Kopako finalerako sailkapena lortu du. Finala Txile eta Peruren arteko garailearen aurka jokatu du, igandean.

  • Lionel Messi (10), Amerika Kopatik at. Argazkia: EFE

    Lionel Messi (10), Amerika Kopatik at. Argazkia: EFE

Brasilek Argentina kanporatu du finalaurrekoetan (2-0) eta 2019ko Amerika Kopako finalerako sailkatu da. Brasilgo selekzioak bere bederatzigarren txapelketa garaipena bilatuko du igandean, Txile eta Peruren arteko partidako garailearen aurka.

Gabriel Jesusek lehenengo gola lortu du, Daniel Alvesek egindako jokaldiaren ostean, 19. minutuan. Roberto Firminok, aldiz, Brasilek markagailuan zuen aldea handitu du, Manchester Cityn jokatzen duen aurrelariak egindako kontraerasoaren ostean, 71. minutuan.

Lionel Messiren Argentinak ezin izan du Alissonek defenditu duen atean gola sartu.

Horrenbestez, Brasilek Amerika Kopako final bat jokatuko du 12 urte eta gero, Venezuela 2007an azkenengo garaipena lortu zuenetik.

Fitxa teknikoa

2 - Brasil: Alisson; Daniel Alves, Marquinhos (64. min, Miranda), Thiago Silva, Alex Sandro; Casemiro, Arthur, Philippe Coutinho; Everton (45. min, Willian), Gabriel Jesus (80. min, Allan) eta Roberto Firmino.

0 - Argentina: Franco Armani; Juan Foyth, German Pezzella, Nicolas Otamendi, Nicolas Tagliafico (85. min, Paulo Dybala); Rodrigo de Paul (67. min, Giovani Lo Celso), Leandro Paredes, Marcos Acuña (59. min Angel Di Maria); Lionel Messi, Lautaro Martinez eta Sergio Aguero.

Golak: 1-0, 19. min: Gabriel Jesus; 2-0, 71. min: Roberto Firmino.

Epailea: Roddy Zambrano (ECU).