Itxi

Futbola

Maracanako futbot-zelaia

Brasil, Amerikako Kopako txapelduna

Agencias | Redacción

3-1 gainditu zuten Peru finalea; Everton, Gabrile Jesus eta Richarlison jokalariek egin zituzten brasildarren golak.

  • Brasil, txapelduna

    Brasil, txapelduna

Brasileko selekzioa da 2019ko Amerikako Kopako txapelduna finalean Peru 3-1 irabazi ondoren. Rio Janeiroko Maracanako futbol-zelai mitikoan jokatu zen final handia eta etxekoek ez zuten aukerarik eman euren bederatzigarren Amerika Kopa lortuz.

Brasilek Peru baino askoz hobeto jokatu zuen, aurki jarri ziren aurretik markagailuan 15. minutuan Evertonen golari esker eta nahiz eta 44.ean Guerrerok penaltiz markagailua berdindu, Gabriel Jesusek hiru minutu behar izan zituen talde karioka berriro aurretik jartzeko (2-1).

Atsedenaldia eta gero gauzak ez ziren asko aldatu eta Brasilek abaguneak izan zituen aldea handitzeko, baina ez ziren ate aurrean fin ibili. 70. minutuan Gabriel Jesusek txartel gorria ikusi zuen eta hogei minutu jokalari bat gutxiagorekin egon zen etxeko taldeak.

Halere, Peru nahi eta ezin. Brasil jaun eta jabe 90. minutuan Richarlisoni esker partida erabaki zuen.

FITXA TEKNIKOA

BRASIL: Becker; Alves, Marquinhos, Thiago Silva, Alex Sandro; Arthur, Casemiro, Gabriel Jesus, Coutinho (Militao, 77'), Everton (Allan, 91') eta Firmino (Richarlison, 75').

PERU: Gallese; Advíncula, Zambrano, Abram, Trauco; Tapia (Gonzales, 82'), Yotun (Ruidíaz, 78'), Flores, Cueva, Carrillo (Polo, 86') eta Guerrero.

Golak

1 - 0, 15', Everton.

1 - 1, 44', Guerrero (penaltiz).

2 - 1, 48', Gabriel Jesus.

3 - 1, 90', Richarlison.