Itxi

Futbola

Ofiziala

Iker Casillasek futbola utzi du, bihotzekoaz erabat osatu arte

Agentziak | Erredakzioa

Madrilgo atezainak Oportoko zuzendaritzan lan egingo du. Hala ere, ez dio berriro jokalari profesionala izateari atea itxi.

  • Iker Casillas Real Madril taldean. Artxiboko irudia.

    Iker Casillas Real Madril taldean. Artxiboko irudia.

Iker Casillasek futbol profesionalean aritzeari utziko diola ofizial egin du, maiatzean sufritutako bihotzekoaz erabat osatu arte. Hala ere, Oportoko zuzendaritzan lan egingo du, baina behin betiko erabakia ez dela azaldu du atezainak.

38 urteko madrildarrak Portugalgo taldean arituko da jokalari, entrenatzaile eta kirol zuzendaritzaren arteko elkarlanean eta komunikazioan.

Real Madrileko jokalari ohiak, 1999an Athleticen aurka debuta egin zuenak, Espainiako selekzioarekin 2010eko Mundiala eta bi Eurokopa irabazi ditu.

Horrenbestez, Espainiako historiako jokalaririk onenetariko bat futbola utziko du. Hala ere, ez dio berriro jokatzeari atea itxi.