3. Maila
Sestaoren aurkari den Tenerife Bren parte hartze polemikoa play-offean
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Riverrek Teneriferen harrobiko taldea izango du aurkari lehen kanporaketan eta kanariarren lehen taldea 2. Mailatik jaitsita dago jada. Santa Brigida izan beharko litzateke bizkaitarren aurkaria.
Sestaoren aurkaria da Tenerife B eta bizkaitarrei bazterretik jotzen die polemika honek guztiak. Bere multzoan hirugarren izan den Tenerife Bren ordez kanariar multzoko bosgarren sailkatuak jokatu beharko luke igoera play-offa, kasu honetan Villa de Santa Brigida izan beharko litzateke Sestaoren aurkaria.
Ideal.es webguneak publikatu duenaren arabera Santa Brigidako zuzenadiek diote Kanariar Federazioak egin ahal izan duen guztia egin duela Tenerife Bk igoera play-offa ez jokatzeko. Baina, Tenerife Bk ez dio uko egin play-offa jokatzeari eta hori izan dac arazoa.
Espainiako Futbol Federazioko arauek C eta D apartatuetako(BigarreB Maila eta Hirugarren Maila barne hartzen ditu) lehiaketa sistema honela azaltzen dute: "Liga erregularrean multzo baikotzeko lehen lau sailkatuek jokatuko dute igoera fasea harrobiko taldeen kasuan izan ezik bere lehen taldea maila horretan egonda ezin baitira igo. Lau postu horietan igoera lortzea ezinezkoa duen harrobiko talderen bat badago multzo bakoitzeko sailkapenean goren dagoena sailkatuko litzateke igoera faserako".
Albacete Bren kasua ere Tenerife Brenaren modukoa da. Albacete eta Tenerife matematikoki jaitsita daude Bigarren Mailatik, baina jaitsiera administratiboak egongo direnaren esperantza dute. Dena den, Albacete azken aurreko sailkatua da eta Tenerife atzetik hasi eta hirugarren sailkatua. Beraien aurretik, jaitsiera postuan Salamanca dago (oraindik matematikoki maila mantentzeko aukerekin) eta talde salamankarra izango litzateke jaitsiera administratibo batek mesede egingo liokeen lehen taldea. Albacetek hiru jaitsiera administratibo beharko lituzke maila mantentzeko eta Tenerifek bi jaitsiera administratibo beharko lituzke Bigarren Mailari eusteko.