Futbola
Fitxaketak
Semedo, Dembele eta 100 milioi euro, Neymarren truke
Agentziak
'Le Parisien' egunkariak kaleratu du Paris Saint Germain taldeak onartuko lukeen eskaintza.
-
Neymar, PSGko jokalaria
Neyarren auzia itxi gabe dago eta París Saint Germain (PSG) taldeak Bartzelonaren eskaintzaren zain dago oraindik. Abuztuaren 31ra arte fitxatzeko epea zabalik da eta denbora dago.
Gaur, Bartzelonako Oscar Grau kirol-zuzendariarekin batera Javier Bordas, Eric Abidal eta Andre Cury bidaiatu dira Parisera negoziaketa aurrera eramateko.
Le Parisien egunkariak esan omen du PSG eskaintza bat onartzeko prest dagoela Neymar talde katalanera joateko, hots, Nelson Semedo portugaldarra, Ousmane Dembele frantziarra eta 100 milioi euro brasildarraren truke.