Futbola
Deialdia
Unai Nuñez Espainiako selekzioarekin arituko da, Kepa eta Oyarzabalekin batera
eitb.eus
Athleticeko jokalaria lehen aldiz arituko da Espainiako selekzioarekin. Nuñezek debuta egiteko aukera izan du Errumaniaren aurka, irailaren 5ean, eta Faroe Uharteen aurka, irailaren 8an.
-
Hiru euskaldun dira Espainiako selekzioaren deialdian. Argazkia: RFEF
Unai Nuñezek, Athleticeko jokalariak, Espainiako selekzioaren deia jaso du lehen aldiz, eta Kepa Arrizabalaga eta Mikel Oyarzabal euskaldunekin batera arituko da. Espainiako Federazioak ofizial egin du Errumania eta Faroe Uharteen aurka jokatuko dituen partidetarako deialdia.
Talde zuri-gorriko atzelaria espainiar selekzioaren deialdian da, Iñigo Martinez atzelaria ordezkatzeko. Nuñezek debuta egiteko aurkera izango du Errumaniaren aurka, irailaren 5ean, eta Faroe Uharteen aurka, irailaren 8an.
Unai Nuñezen deiarekin, hiru euskaldun dira Robert Moreno selekzionatzailearen zerrendan: Kepa Arrizabalaga (Chelsea), Mikel Oyarzabal (Reala) eta aipatutako Unai Nuñez (Athletic).
Espainiako selekzioaren deialdi osoa
Atezainak: Kepa, De Gea, Pau Lopez.
Atzelariak: Carvajal, Sergio Ramos, Jordi Alba, Mario Hermoso, Gaya, Unai Nuñez, Diego Llorente.
Erdilariak: Jesus Navas, Busquets, Parejo, Rodri, Thiago, Saul, Fabian, Suso, Ceballos.
Aurrelariak: Rodrigo, Sarabia, Alcacer eta Oyarzabal.